Barnetasuna Iantzea

 

Izatearen lanketa beti egon da presente gure hezkuntzan. Joana Lestonnacekoak oso gaztetatik entzun zuen bere baitan Ez utzi sugarra iraungitzendeia. Eta, harrezkero, mantra moduko bat izan da guretzat ere.

Barnetasuna diogunean, gorputza pentsamenduekin, sentimenduekin, sinesmenekin eta emozioekin uztartzen den espazio hori adierazi nahi dugu, uztartze horri esker izaki oso sentiarazten gaituena.

Hezkuntza komunitate osoan lantzen dugu barnetasuna, gainera; izan ere, gure ustez, barnean gertatzen zaigun horrek, gure barne munduan gertatzen zaigunak, berebiziko garrantzia du pertsonaren alderdi guztiak behar bezala garatzeko.

Barnetasuna lantzeko, “i proiektua”ezarri dugu ikastetxe guztietan. Proiektu hori norbanakoaren bizipenetatik abiatzen da, eta arnasketa, erlaxazioa, isiltasuna, keinuak, transzendentzia…lantzeko hezkuntza jarduerak integratzen ditu ikastetxeko egunero bizitzan eta hezteko moduan, pertsonen barne dimentsioaren kontzientzia sendoagoa izan dezagun.