Gaitasunen araberako hezkuntza

Gure ikasleek bizi guztirako ikastea bilatzen dugu, gure hezkuntza proiektuaren ildo pedagogiko hau errealitate bihurtzea:"Buru ongi hornituak, ongi beteak baino gehiago".

Gure ikastetxean gure ikasleen ahalmenak, inteligentziak eta gaitasunak garatzen ditugu.

Gaitasunen araberako hezkuntzaren bidez ikaskuntzak funtzionalagoak, askotariko testuinguruetan aplikagarriak eta transferigarriak izatea lortu nahi da.

Autonomia, autoerregulazioa, ikasteko motibazioa, diziplina aniztasunean oinarrituriko ezagutza, esperimentazioa, pentsamenduaren kultura…sustatzen ditugu.

Eta era askotako programazioak baliatzen ditugu horretarako: unitate didaktikoak, proiektuak, tailerrak, metodologia aktiboak…aintzat harturik taldeen heterogenotasuna, ikaskuntzaren ebaluazioaren garrantzia, laguntza…