Metodologia aktiboak

Pertsonalizazioa da gure nortasun ikurretako bat. Hala, ikaslea bera da irakaskuntza-ikaskuntzaren ardatza. Hain zuzen, "lagun egiten, integratzen eta hazten laguntzen duenerlaziobatean oinarritzen dute Mariaren Lagundiko hezitzaileek beren jarduna.

Gure ikasgeletan, irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua garatzeko askotariko bideak baliatzen ditugu, baina, betiere, ikaslea bera dela protagonista.

Irakaskuntza-ikaskuntza estilo horri esker, eguneroko bizitzarako trebetasunak hartzen dituzte ikasleek, eta erronka eta arazoei aurre eginez ikasten dute.

Gure programazioen bidez, orotariko ahalmenak, gaitasunak, inteligentziak garatzen dituzte gure ikasleek: arrazoitze kritikoa, sormena, errealitatearen ikuspegi holistikoa, ikaskuntzaren autoerregulazioa, talde lanerako ohitura, ikasten ikasteko gaitasuna eta arazoei aurre egiteko eta erabakiak hartzeko trebetasuna…

 

Ikaskuntza kooperatiboa

Lan metodologia gisa ikaskuntza kooperatiboa erabiltzeak aukera ematen digu erlazioetan, lidergoan, komunikazioan, gizarte trebetasunetan eta ikaskuntzaren pertsonalizazioan sakontzeko. Elkarrekin lan egiten dugu, xede komunak lortzeko.

Hauek dira ikaskuntza kooperatiboaren ezaugarriak:

         Elkarrekiko lotura positiboa.

         Banakako erantzukizuna.

         Elkarrekin eta talde txikietan jarduteko trebetasunak.

 

IntegraIKTak

Informazioa lantzeko tresnak integratu ahala, aldaketa metodologikoa gauzatzen ari gara; eta ikaslea bihurtzen da bere ikaskuntzaren agente, zentzu kritikoa eta bereizte gaitasuna garatu ahala.