Familia-Eskola Erlazioa

Kalitate gorena, konpromiso gorena izanik gure ardatz nagusietako bat, gure hezkuntzak ezinbestekoa du "Komunitatean heztea, proiektu komun batetik abiatuta”ildo pedagogikoa.
Familia bat osatu nahi dugu konpainian.
Guretzat, lehentasunezko helburua da familiak gure ikastetxeetan inplikatzea. Hezkuntza komunitatea osatzeak elkarrekin izatea esan nahi du: "elkarrekin harremana izatea, eskola komunikatiboa”eraikitzea. Konfiantzazko eta lankidetzazko giroan, guztiok hezkuntzaren parte senti nahi gaitezen lortu nahi dugu hezkuntza proiektuaren bidez.
Mariaren Lagundiaren ikastetxeetan hezkuntza eginkizunetan diharduten pertsona guztien inplikazioak –osagarritasun erlazioak eratzea, erantzukizunak hartzea eta talde lana…–argi erakusten du ez duela pertsona bakar batek hezten, inguru guztiak baizik, elkarrekin lan egiteak ematen duen aberastasunaren bidez.