Sare Laikala

www.redlaical.es

 

Mariaren Lagundiaren Sare Laikala proposamen irekia da; hain zuzen ere, beren kristau esperientzia Joana Lestonnacekoaren espiritualtasunean oinarriturik bizi nahi duten eta Talde Apostolikoetan parte hartu nahi duten pertsona guztiei irekitako proposamen bat, Jainkoa aurkitzeko gauza guztietan eta elkarrekin anaitasunezko eta justiziazko gizarte baten eraikuntzan parte hartzeko bizitzako alderdi guztietan.

Sare Laikaleko taldeek bilerak egiten dituzte aldian-aldian, Jainkoak eguneroko bizitzan duen presentziaz jarduteko, eta Ebanjelioaren, Elizaren eta Mariaren Lagundiaren dokumentuak lantzeko, baita gaur egungo egoera kulturala, soziala, politikoa, ekonomikoa…barneratzeko ere.

Espiritualtasun Jardunaldietan nahiz Ignaziotar Jardunetan parte hartzeko aukera dago; baita boluntariotza ekimenetan ere, Lagundiaren FISCen eta abarren proiektuetan. Harremanetan daude Sare Laikaleko gainerako taldeekin nahiz eremu bereko erlijiosoen komunitateekin, eta Mariaren Lagundiaren nazioarteko esparruarekin.

Mariaren Lagundiaren Sare Laikala 2003an sortu zen, kide laikoen talde batek adierazi eta eskatu zuelarik beren fedea bizi proiektu kristau laikal batean bizi nahi zuela, elizan, eta Mariaren Lagundiaren espiritualtasunean.

Gaur egun, Mariaren Lagundiak presentzia duen Espainiako eta munduko hiri askotan daude era honetako taldeak, eta laiko askok eta askok egin dute beren konpromiso kristaua era horretara bizitzeko apustua.