Hezkuntza Proiektua

Mariaren Lagundia (Bordele, 1607) Joana Lestonnacekoak sortu zuen(1556-1640), honako helburu honekin: neskak heztea, eskua ematea, eta, haien bidez, familien eta gizartearen eraldaketan eragitea.

Joana Lestonnacekoak hezkuntzarako sen bizia zuen, eta sen hori hainbat eratara presente egon da Lagundiaren historia guztian zehar.

Gaur egun, Lagundia sortu eta lau mendera, tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituen hezkuntza proiektu sendo bat dugu, aurrerantzean ere eskua ematenjarraitzeko.

Pertsonaren eta bizitzaren ikuspegi kristaua abiapuntu hartuta, hezkuntza proposamen propio bat eskaintzen du Mariaren Lagundiak, hura definitzen duten eta balioa ematen duten honako elementu hauetan oinarritua:

  • Heziketa humanista kristaua, mundu hobe bat eraikitzeko gai izango diren emakume eta gizon berriak izatera iristeko utopian sinesten duena eta xede hori duena hezkuntza eginkizunaren ardatz.
  • Hobekuntza, jarrera irekia eta etengabeko berrikuntza, hezitzaileen jardunaren gaineko gogoeta eta prestakuntza, kalitatezko heziketa bermatzeko.
  • Solidaritatera, gizarte erantzukizunera eta garapenera begirako hezkuntza, errealitatea eraldatzen eta hobetzen laguntzeko.
  • Ikasgelatik eta arauetatik haratagoko hezkuntza, heziketa integrala eta kulturartekotasunaren bizipena errazteko bidea ematen duten hezkuntza espazioetan.

Mariaren Lagundiaren ikastetxeetan, zerbitzu modura eskaintzen da hezkuntza, hezitzaileen bidez; hezitzaileak hezkuntzaren oinarritzat harturiko balio eta printzipioetan eredu dira, beren hitzaren eta bizitzaren bidez.

Honako hiru bideo hauetan ikus daiteke zertan datzan gure hezkuntza estiloa.

   

Pertsonak hezi, mundua aldatu

  Zu gara  

Kalitate gorena, konpromiso gorena