Titularitate Taldea

Titulartasun taldeak zuzendaritza, sustapena, orientazioa eta koordinazioa bideratzen ditu ikastetxeen errealitatearekin loturiko arlo guztietan: fede hezkuntzan, pedagogian, Lagundiaren hezkuntza proiektuari buruzko prestakuntzan eta ekonomia eta lan arloen kudeaketan.

Haren xedea da ikastetxeen hezkuntza ildoa sustatzea eta bermatzea, Mariaren Lagundiaren hezkuntza proiektuarekin bat etorrita, eta, aldi berean, ikastetxe bakoitzaren jarduera ildoei buruzko orientazioa eta ebaluazioa gauzatzea eguneroko funtzionamenduari dagozkien gaietan, ikastetxe bakoitzaren ibilbidea eta ezaugarriak kontuan harturik, betiere.

Osaera:
           Taldearen koordinatzaileak (Patricia Cabeza) eta arlo bakoitzaren arduradunek osatuta dago taldea:

  • Fede hezkuntza: Joan Ortín
  • Pedagogia: Yolanda López
  • Mariaren Lagundiaren hezkuntza proiektuari buruzko prestakuntza: Mª José Sanz. Odn
  • Ekonomia eta lan arloen kudeaketa: Patricia Cabeza