Mariaren Lagundia Espainian

 

Joana Lestonnacekoak berebiziko ilusioa zuen gazteria hezteko, ahalik eta gazte gehien hezteko, eta, irrika hark bultzatuta, bizkor hedatu zen Mariaren Lagundia Frantzian barrena eta, aurrerago, Espainian barrena.

1650ean, Lagundiaren sortzailea hil eta hamar urtera, Frantziako Béziers hiriko mojek Espainiako lehen komentu-eskola sortu zuten, Bartzelonan. «LA ENSEÑANZA»zeritzon –izen horrekin egin ziren ezagunak, bartzelonarren artean, ikastetxea nahiz hura kokatuta zegoen kalea–: denboran zehar iraun du ezizen horrek, eta neska gazteen heziketa integrala aldarrikatzen duen hezkuntza molde bat adierazten du, gaur egun.

Bartzelonako lekaimeek 1687an egin zuten beren lehen fundazioa, Tuteran; handik penintsulan barrena eta Iberoamerikara hedatu zen Mariaren Lagundia.

Mariaren Lagundiak misio hau du Espainian:«hezkuntzaren bidez ebanjelizatzea, fedearen zerbitzuan jardunez, justiziazko egintzak sortzeko».

Gaur egun, hezkuntza formalaz kanpoko esparruak ere biltzen ditu misio horrek:

Mariaren Lagundiaren gizarte proiektu propioak, Espainian:      


 

Mariaren Lagundiak bere gain hartu du gazteei lagun egiteko erronka ere. Pertsonaren hazkunde prozesuan garrantzi handiko etapa da gazteria, eta ingurune eta espazio onuragarriak behar ditu. Alderdi horretatik, unibertsitateko gazteriarekin bere hezkuntza proiektua gauzatzeko eta ebanjelizaziorako plataforma ezin egokiagoak dira ikasle egoitzak.

 

Gure ikasle egoitzak:

Guri buruz gehiago jakiteko www.companiadmaria.net