Mariaren Lagundia Munduan

MUNDUKO MARIAREN LAGUNDIAREN IKASTETXE SARE UNIBERTSALA

Mariaren Lagundiaren ikastetxe sareak 86 ikastetxe ditu, 26 herrialdetan.

Ikastetxeak gure hezkuntza tradizioaren parte dira, eta, 1608az geroztik haur, nerabe, gazte nahiz beren familiei erantzun integrala ematen dihardute, askotariko testuinguruetan.

Gure sareak arreta berezia jartzen du pertsonaren heziketa integralean, berrikuntza, komunitatea eta solidaritatea ardatz harturik, betiere. Mariaren Lagundian, konpromiso sendoa dugu gure heziketaren bidez errealitatea eraldatzeko agente gisa arituko diren pertsonak trebatzeko, guztien artean mundu justu eta humanoagoa eraiki dezagun.

MARIAREN LAGUNDIA, MUNDUAN

400 urteko historia luzea dugu, ahalegina eta saiamena ardatz dituen kate luze bat osatu dugu, denboran zehar eta herrialde guztietan orotariko egoerei erabakimenez eta ausardiaz aurre egin dioten emakumeak eredu ditugula.

Gaur, aurrera jarraitzen du historiak... Mariaren Lagundiaren hezkuntza misioarekin bat egiten duten lekaime eta laiko guztiei esker.

Aniztasuna da Mariaren Lagundiaren hezkuntza proiektuaren identitatearen gakoa, gaur egun, eta ezaugarri horrek ematen dio bizitasuna, irekitasuna eta dinamismoa.

Guri buruz gehiago jakiteko www.lestonnac-odn.org