Pastoral Proiektua

 

 

Pastoraltzak biltzen ditu ikastetxeak Ebanjelioaren balioei jarraituz eraikitzen duen proiektu oro; hala, pertsonak Jesus Kristorekin topo egitea ahalbidetzen du, hazten laguntzen dio eta gizartean aritzeko eta haren eraldaketan laguntzeko prestatzen du.

Pastoraltzako gure proposamenak, beraz, alderdi asko biltzen ditu bere baitan: barnetasuna, elkartasunaren zentzua, konpromisoa, solidaritatea, ospakizuna…Eta hori guztia hezkuntza esparruan eta proiektu komun baten bidez bizitzeko deia sentitzen duen orori irekita dago.

Hauek dira pastoraltzaren oinarri nagusiak:

  • Pertsona, hezkuntzaren ardatza.
  • Komunitatea, bizikidetza eta harremanetarako espazioa.
  • Ikasleei lagun egitea; banakako nahiz taldekako laguntza.
  • Bereizmena eta barnetasuna.

 

Eskola eremuan, hainbat eskaintza eta proposamen zehatz ditugu, agerian uzten dutenak joera kristauko ikastetxeak garela.

Ikasleei begirako ekintzak:

  • Erlijio irakaskuntza, eskolan.
  • Ospakizunak.
  • Trebakuntza humano-kristauko jardunaldiak (Jardunaldi Kristauak).
  • Tutoretza jarduera.
  • Solidaritatea eta Garapenerako Hezkuntza.
  • Barnetasuna lantzea.

 

Bestalde, eskolaz kanpoko eremuan borondatezko partaidetza lantzen dugu, fedean hazten laguntzeko espazio osagarri eta ezin egokiagoa den heinean. Hauxe da esparru horretarako gure eskaintza:

  • Sakramentuak prestatzea eta ospatzea.
  • Boluntariotza.
  • Lestonnac taldeak.
  • Arteak, Humanismoa eta Espiritualtasuna (AHE).
  • Mariaren Lagundiaren Sare Laikala.