Boluntariotza
BOLUNTARIOTZA da gure ikasleek gizartean parte hartzeko duten bideetako bat; hain zuzen ere, izaera altruista eta solidarioko ekintzen bidez gauzatzen da partaidetza hori, erakunde, talde, programa edo proiektu jakinen baitan, behar gehien dutenen onura harturik, betiere, xede nagusitzat.
Boluntariotzaren helburua da ikasleei aukera ematea ekintza solidarioetan parte hartzeko eta, bide batez, beren ezagutzak eta konpetentziak garatzeko, ekintza solidario horien bitartez.