GURE GKEA: FISC

 

Mariaren Lagundiak GGKE bat eratu du, mundu justu eta solidarioa eraikitzen laguntzeko: FISC. FISC erakundeak Mariaren Lagundiaren ikastetxeen eta haien bazkide, emaile eta boluntarioen sostengua du.

FISCek Mariaren Lagundiaren proiektua gauzatzeko lan egiten du. Eta, hala, proiektu horren oinarriak ditu ardatz: pertsona, gizarte proiekzioa, jarrera irekia, komunitatea, integrazioa, zentzu kritikoa, Mariaren identitatea. Eta hori guztia, gure begiradaren, ekintzaren eta konpromisoaren premia larria duten tokietan. Horretarako, pertsonen pobrezia eta bazterketa egoerak aldatzeko proiektuak sustatzen ditu, Mariaren Lagundiak ikastetxeak dituen herrialde pobreetan.

FISCekIdentitate Kosmopolita Globala aldarrikatzen du Mariaren Lagundiaren ikastetxeetan, gure ikasleak munduko arazoez jabe daitezen, haiek barnera ditzaten, haien kausak azter ditzaten, ekonomiaren, politikaren, kulturaren, gizartearen eta  ezagutza kritiko, dibertso eta etikoaren arteko elkarreraginak uler ditzaten; hori guztia, herritar aktiboak trebatzeari begira, errealitatea eraldatzeko eta hobetzeko “eragin”ahal izan dezaten.

Ikasleen boluntariotza aktiboa sustatzeko eta ahalbidetzeko, FISC-gaztea saila antolatu du FISCek; sail horren bidez, hezkuntza integrala sustatzen du, eta sendotasuna ematen dio Mariaren Lagundiaren pedagogiari, zeinaren helburua baita "bizitzan eta bizitzarako heztea”.

Dei egiten dizuegu, beraz, zuen ikastetxeko GGKEari laguntzeko. Bide asko dituzue horretarako: bazkide egin, ekarpenak egin edo haren ekintzetan boluntario gisa parte hartu. (http://www.fisc-ongd.org/)

Garrantzi handikoa da zuen guztien partaidetza. Hezkuntza komunitateko kide guztien laguntza behar baita Joana Lestonnacekoaren ereduari jarraituz mundu hau guztiontzako hobea izan dadin lortzeko.